XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, zuzenean oinarritutako programen bai, zeharka, bestelakoen zerbitzuan gerta daitezkeenak.

Ikasle askok, azkenik, euskara ikaste bidean non dagoen jakin nahi izaten du.

Galdera horrek, berriro ere, erantzun diferenteak ditu: ezagupenei buruz ari diren galdegin dakieke ala trebetasunez?.

Nolako trebetasunak neurtu nahi dituzte: hizkuntzan zentratuak ala funtzioei dagozkienak?.

Gure artean, orain arteko metodoetan bederen eta mintzamenari dagokionez, elementu gramatikalak hartu ohi dira neurgai gisa.

Hori ere aldatzen joango da, baina bitartean komeni zen metodo eta bide diferentetatik ari zirenek erreferentzia bakarra eta garbia izan zezaten.

Hori ere eskaintzen saiatu gara liburuska honetan.

Hona, beraz, ikasle, irakasle, metodogile etabarren zerbitzuan programa ez, programa aurreko materiala baizik.

Liburuskaren bigarren parteak metodoak eta material didaktikoa deskribitu eta ebaluatzeko bidea, besteren artean bat, eskaintzen du.

Metodoen alderdiak egokiak eta desegokiak; hobeto esan, honetarako edo horretarako egokiak eta desegokiak antzematen lagundu dezake galdekizun horrek.

Hirugarren partean, eraskin gisa irakasleak klaseak ongi prestatzeko eta bere lan didaktikoaren norabidea kontrolatzeko balio dezaketen sistema batzuk aurkezten dira.

Hain zuzen klaseen azalpen-orria eta ikasleen jarraitasun kurba.

Euskara Zerbitzua.